XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

UEUko Linguistika Sailak. Azentu-oinarriak, liburuxka batean

Euskara batua. Iruñeko proposamena azentuari buruz izenpean argitaratu du Udako Euskal Unibertsitateak oinarrizko azentuari buruzko liburuxka bat.

Erdal fonologiaren interferentzia hazkorraren kontra geure azentukera bereziari eutsi ahal izateko, guztiz beharrezkotzat jotzen dugu Euskaltzaindiak ahozko eredu bat kaleratzea; eta, honen barruan, bereziki, azentu eredu zehatz bat proposatzea, dio liburuxka honen hitzaurreak.

Helburua ez da argitapen prozesu baten ondorio gisa baizik lortuko.

Prozesu hori, ordea, ahalik eta azkarrenik abiatu eta bideratu behar da; Euskaltzaindiak berak Azkoitian eta Durangon eratutako topaketetan garbiki agertu zenez.

Egileek diotenez, Arantzazun erabaki bazala, edozein lekutan argitara baino lehenago, Euskaltzaindiari jakin erazi zitzaizkion: Baleren Bakaikoa eta Txillardegi, hain zuzen, hurbildu ziren Arantzazura, proposamenon txostena eskuz esku Aita Villasanteri eramatera, abuztuan.

Euskaltzaindiak oraindik ez du erabakirik hartu. Horregatik, liburuxka hau.